Datu base nagusia

HILAMEren datu base nagusia gure Taldeko dokumentalisten eta ikerlarien lan bikainean oinarritzen da. Egitasmo metagarria da, berez, gordetako Erdi Aroko agiriak aztertu ahala, datu prosopografiko berriak etengabe gehitzen baititu.


acceso-bbd-eus

Mugapen horrekin, dokumentuetan oinarriturik, esparru jakin batean -Kantuari Isurialdean- eta garai jakin batean -Berant Erdi Aroan- giza mundua esploratzeko aukera eskaintzen zaio erabiltzaileari.

Erabiltzaile amateur bat interfazean, bigarren mailako datu baseetan eta eduki osagarrietan -genealogietan, ad.- ibil daiteke, aplikazio kartografikoa esploratzen edo gizarte sareak bistaratuz ikertzen. Erabiltzaile aurreratuei eta ikerlariei, ordea, datu baseak askotariko bilaketa sistema eskaintzen die. Bilaketak sinpleak edo konbinatuak izan daitezke. Interes filologikoak dituztenek, hitzen edo izenen arabera, bilaketa sinpleak egin ditzakete, edota identifikatutako pertsonaien hizkuntza ahalmenei lotutako faktoideak esploratu.

Historialariek iturri jakin bati zein gizabanako lotzen zaion bila dezakete, leinu bati buruzko argibidea esploratu edo faktoide jakin batez zein pertsona adierazten den jakin. Horiek guztiek euren bilaketa lanean datu basea antolatzeko irizpideak erabil ditzakete: testuinguruak, lekuak, pertsonak, faktoideak, leinuak, iturriak eta kronologia. Testuinguruak argibidea lortzen deneko testu zatiak dira. Pertsonei lotutako lekuak Google Maps zerbitzuan aurki daitezke zehaztasun osoz. Pertsonak aplikazioaren gunea dira; zuzenean bila daitezke beren edozein adierazgailu onomastikoren bitartez.Faktoideak, gizabanakoa bere testuinguru historikoari eta dokumentalari lotzeko eta interpretatzeko erabili ditugun etiketak dira. Leinuek gizabanakoak aristokraziako senitarteei lotzen dizkiete, lotura hori egiaztatzeko datu seguruak ditugun kasuetan. Iturriak dokumentazioa aurkitzen duguneko lanak edo agiri bildumak dira. Kronologiak urte jakin batean edo denborazko tarte batean bilaketak egitea ahalbidetzen du.


Oinaztarrak eta Ganboatarrak

Datu base honek Juan Carlos Guerra historialari gipuzkoarrak (1860-1941) Oñacinos y Gamboínos: rol de banderizos vascos, con la mención de las familias pobladoras de Bilbao en los siglos XIV y XV  lanean eskainitako argibidearen zati handi bat agertzen du. Datuok aurkezteko modua errespetatu da, honako salbuespen hauekin:

1.a) Aipatzen diren gizabanakoentzat fitxa bana egin da. Ondorioz, sarrera onomastikoak %50ean handitu dira.

2.a) Kontzeptu eta kokapen geografikoei buruzko sarrera batzuk ez dira aipatzen: «Zaballa» hitza, Butroeko gaztelua adierazteko, edo «Oñacinos y gamboínos» sarrera, ad.

3.a) Pertsonen izen bereziak, gaztelaniazko «ohiko grafiaren» arabera, normaldu dira. Horretarako Euskaltzaindiaren izendegiak, Libro de las buenas andanças e fortunas liburuaren azken argitalpena eta kontsultarako beste lan batzuk hartu dira kontuan, jatorrizko bertsioaren aldaerak «oharretan» azalduz.

Sancho el Sabio Fundazioari eskainitako digitalizazio bikaina eskertzen diogu. Original bat kontsultagarri dago on line irekian: Koldo Mitxelena Kulturunearen Liburutegia, Gipuzkoako Foru Aldundia

acceso-onacinos-eus


Leinuak

Datu base honek Arsenio Dacostak bere doktorego tesirako erabilitakoa moldatzen du, (2015 etik aurrera formato elektronikoan eskuragarri dago doan). Hasieran File Maker programaz diseinaturik, argibidea antolatzekoirizpidetzatleinuaren kontzeptua hartzen du, Lope Gartzia Salazar kronistak Libro de las buenas andanças e fortunas liburuan horrela aipatzen dituen egitura familiar eta politikoei dagokiena. Bigarren mailako datu base horrek, HILAMEren datu base prosopografiko nagusiari lotutakoak, Berant Erdi Aroko agirietan aurkitu ahal diren leinuen artetik gizabanako bat identifikatzea ahalbideratzen du. Egitasmoaren lehen aldian, antzinako Bizkaiko Jaurerriko gizabanakoak ageriko dira soilik, berei buruzko hainbat datu aipagarri gehiturik.

acceso-linajes-eus


Euskeraz

Egitasmoa

[Definizioa]

HILAME egitasmo zientifikoa da, guztion ekarpenei irekia. Bere xedea Berant Erdi Aroko eta Aro Berriaren hasierako agirietan agertu eta islatzen diren gizabanakoen argibide biografikoak biltzea da, ahal den neurrian, haien bizitzak eta gizarte sareak ezagutzeko asmoz. Aplikazio esparrua Kantauri Isurialdeko lurraldeak izango dira, Erdi Aroaren amaieran, batik bat. Aldi berean, HILAMEkinguru digitalean baliabide eta argibideak eskaini nahi ditu, Humanitate Digitalen alorrean eztabaidarako eta ikerketarako foro bat sortzeko.

[Aurrikinak]

Egitasmo honen aurrikina, Juan Carlos de Guerra genealogista eta heraldista gipuzkoarraren Oñacinos y gamboinos. Rol de banderizos vascos, con la mención de las familias pobladoras de Bilbao en los siglos XIV y XV izenburua duen lana da. Horregatik obra horren edukiak bigarren mailako datu base autonomo batean sartu dira HILAMEn. Modu berean, XX. mendean barrean izandako beste ekimen batzuk aipatu behar dira: Julio Caro Barojaren 1949ko “Proyecto para la elaboración del fichero de Toponimia y Antroponimia vasca medieval”;Onomasticon Vasconiae bilduma; Euskaltzaindiak, Euskararen Akademiak, bultzatutako Base de datos onomásticos eusquéricos (EODA) eta Ángeles Libano ZumalacarreguikEuskaltzaindiaren partaidetzarekin zuzendutakoToponimia Medieval en el País Vasco (1995-2000) izeneko lana, egun egile berak Corpus On-Line de Vasconia egitasmoan jarraitua.

[Ereduak]

HILAMEren diseinurako nazioarteko hainbat datu base prosopografiko aztertu dira eta horietatik doako kontsulta interfazea gehien garatu dutenak hautatu ditugu. Horiek gure eredu teknologikoak eta metodologikoak izan dira, faktoidearen kontzeptua erabili eta lantzen dutenak, batez ere.

[Metodologia eta estrategia]

HILAMEk askotariko ikuspegi metodologikoetara jotzen du, ikerketaren esparru geografikoa zabaldu ahala lau alditan garatuko direnak, Bizkaiko Jaurerrian hasirik. Aldi berean, ekoinformatikaren egitasmo baten barruan, ikerketa historikoa argibidearen tratamenduaren berritzeari eta design thinking metodologiari lotu nahi diegu, oro har. Datuak lantzeko oinarrizko irizpideak honako bi kontzepu hauek dira: testuingurua eta faktoidea, hain zuzen.Bata Berant Erdi Aroko iturri idatzi batean agertzen den testu zatia da, argibide jakin bat agertzen duena. Bigarrena Dion Smythek, Prosopography of the Byzantine Empire (PBE) lanean asmatu zuen kontzeptu bat da -egitasmo horrek gero PBW izena hartuko zuen-.Aipatutako egile horren hitzetan“an assertion about an individual in a source, presented in the source as true” izango litzatekefaktoidea(Smythe, 2007: 130). Nahizta kontzeptu horrek izaera aseptikoa izan, prosopografian aritzen direnek erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzte argibidea normalizatu eta sailkatzeko (Tinti, 2003).

[Etika: Humanitate digitalen bateratasuna]

HILAME egitasmoak, Humanitate Digitalen alorrean garatzen ari den joera metagarri batean sartu nahi du, gurea bezalako beste ekimenekin batera sare bat sortarazten lagunduz. Erronka teknikoez aparte, lan hau ez da soilik egingarria eta komenigarria, ia derrigorrezkoa ere bai. Azken finean, salbuespenak salbuespen, gurea bezalako egitasmoak unibertsitateko irakasle eta ikerlarien ahaleginei eta funtsa publikoen finantziazioei esker burutzen dira.

Lan taldea

Koordinazioa

HILAME egitasmoaren koordinatzaileak José Ramón Díaz de Durana eta Arsenio Dacosta dira.

Ikerketa taldea

HILAME, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibersitatearen Gizartea, Boterea eta Kultura Ikerketa Taldearen egitasmoa da. Disziplinarteko talde horrek XIV. mendetik XVIII.mendera arte egungo Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeetan gertatutako aldaketa ekonomiko, sozial, politiko, instituzional, kultural eta ideologikoen azterketan jardun du urteotan. Aipatutako ikerketa taldeak Erdi Aroaren eta Aro Berriaren historian adituak biltzen ditu, baita hizkuntzaren eta literaturaren historialarak ere. Guztiek garai horietako agirien, kroniken eta literatura obren ezaugarriak xeheki ezagutzen dituzte. José Ramón Díaz de Durana, Erdi Aroaren Historian UPV/EHU-ko katedraduna, egitasmo honen zuzendaria da.

Legezko ohartarazpena

HILAME, ikerketa historikorako sarbide askeko baliabide multzoa da. Horretarako, Creative Commons. CC BY-NC-SA 4.0 lizentzia erabiltzen du. Bestelako erabilera guztiak, egitasmoaren zuzendarien berariazko baimenidatzirik gabekoak, debekatuak daude. Zalantzaren bat izanez gero, info@hilame.info helbidera idatz ezazu, zure kasua azter dezagun.

Aipa gaitzazu laburbildutako honako formula honen arabera:

Dacosta, Arsenio; Díaz de Durana, José Ramón (dirs.). HILAME. Hidalgos / Labradoras / Mercaderes. Una prosopografía de los territorios cantábricos durante la baja Edad Media. Kontsultaren data: uuuu/hh/ee, http://www.hilame.info/ helbidean eskuragarri.

HILAME guztion artean erabili eta zabaldu beharreko ondasuntzat hartzea erregutzen dizugu, zure plataformetan interesatzen zaizun argibidea partekatuz.

Lizentzia honen salbuespenak

CC BY-NC-SA 4.0 lizentzia ez da aplikatzen HILAMEn agertutako beste egile batzuen obren kasuetan, hau da, gure egitasmoa edo jarduera publikoki komunikatzeko erabili direnbeste egile batzuen eskuizkribuen, agiri bildumen edo testuen eta irudien argitalpenen kasuetan. Edukiok ezingo dira kopiatu, zabaldu edo aldatu beren egileen berariazko baimen idatzirik gabe.

Orain Word Press CMS bat eta HILAMEren prosopografian lan egiteko aplikazio berezia, gure beharretara egokitua, dauzkagu. HILAMEren diseinurakokode irekiko HTML eta PHP softwarea erabili dugu, GNU GPL lizentziarekin.Software irekiko garapen horien eta HILAMEren aplikazio berezien jabetza eskubideak Gizartea, Boterea eta Kultura (XIV-XVIII mendeak) Euskal Unibertsitate Sistemako Ikerketa Talde Kontsolidatuari dagozkio. Horrek ez ditu baliogabetzen egitasmoan parte hartzen duten programatzaile eta garatzaile informatikoen eskubide moralak.

www.hilame webaren erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean gordeko ditugu eta HILAMEren fitxategietan sartuko dira, abenduaren 13ko 1999/14 Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Lege Organikoa(IPDBLO), eta uztailaren 11ko 34/2002 Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legea (IGMEZ) betez.

Harremanetan jartzeko

info@hilame.info.